oñatz eta San Miguel dira atzotik, Sagardoaren Txapelketako garaile berriak. Juaristi eta Olazarrek ezin izan zuten bigarren urtez txapela jantzi, Oñatz eta San Miguel nagusi izan baitziren hasieratik. Finala ederra izan zen atzokoa, erritmo askokoa eta tantu bikainekoa. Oñatz eta San Miguelek hasieratik hartu zuten aldea eta aurkariak 19-20 gerturatu baziren ere, San Miguelen pelotakadek partiduko azken txanpa markatu zuten. Hala, bikote urdinak, Oñatzek eta San Miguelek, 31-40 irabazita jantzi zuten txapela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!