Zabalik dago Ereñotzuko mendi lasterketan izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 1a, 02:00

joan den urteko arra­kastaren ostean, Ereñotzuko Mendi Lasterketak bigarren edizioa izango du aurten. San Antonio jaien bueltan egingo da, ekainaren 10ean hain zuzen ere. Lasterketa joan den urtekoaren berdina izango da, 13 kilometrokoa, eta Oindi mendia igo eta jeitsi beharko da. Parte hartu nahi duen edozein korrikalariri dago zuzendua, eta horretarako, izena eman behar da.

Aldez aurretik 10 euro; bertan 13 euro
200 korrilarik eman de­zakete gehienez izena. Txa­pelketaren aurretik, www.kirolprobak.com web orrian eman behar da eta prezioa 10 eurokoa da. Dorsalik libre egongo balitz, egunean bertan ere izango litzateke aukera 13 euroan. Sariei dagokienean, au­rreneko hiruek izango dute, gizon zein emakumeek. Horrez gain, partehartzaile bakoitzak jasoko du kamiseta bat, 10 euroko bonoa Hernaniko Ibai Mendi dendan gastatzeko eta opari sorpresa bat. Gainera, sorteo ugari egingo dituzte eta pintxoak eta salda izango dira, partehartzaile guz­tientzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!