Hilabeteko aurreneko asteartea izaki, odol estrakzioak egingo dituzte asteartean anbulatorioan. Joan den hilabetean 75 estrakzio egin zituzten, eta 5ek aurreneko aldiz eman zuten odola. Joera horri eutsi nahi diote eta gazte zein helduei dei egin diete odola ematera. Hitzordua, 18:30etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!