Lurraldebus txartel berezia gaurtik, Herri barruko autobusean

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 1a, 02:00

Udalaren eta Diputazioaren hitzarmenari esker erabili daiteke txartel berezia, gaurtik.

Lurraldebus txartela bo­nifikazioekin erabili ahal izan­go da gaurtik aurrera Her­nanin, herri barruko auto­bu­sean. Txartela 2007tik erabili daiteke autobus hauetan, baino txatel arrunt gisa. Hemendik aurrera txartel berezia ere erabili ahal izango dute haurrek, gazteek, adinekoek, ezinduek, sozialek eta famili ugariek; hala jakinarazi du Hernaniko Udalak Kronikara bidalitako prentsa oharrean.

Hitzarmenari esker
Bertan, jakinarazi dute, Udalak eta Diputazioak sinatutako hitzarmenari esker izango dela aukera hori, Hernaniko herri barruko autobusetan.

«Eskerrik asko Urgarden Urumea garbitzeagatik»
Urgardeneko kideak Urumea­ko ibai-ertzak garbitzen aritu zi­ren joan den asteburuan Her­naniko eta inguruko he­rrietako bo­­luntarioekin. Uda­lak, Kroni­kara bidalitako pren­tsa oha­rrean, eskerrak eman nahi diz­kie Karabelgo zubitik biaduk­tura doan tartea gar­bitzea­gatik: «uholdeek ekarri­tako zikin­­keriak kendu zituz­ten eta ar­duragabeek botata­ko hon­da­­kinak garbitu zituz­ten. Talde honek izan duen iniziatiba eta herritarren par­tehartzea ga­rrantzitsuak dira gaur egungo gizarte indi­bidualista honetan. Zorionak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!