`Xabier eta Karajito´ ipuinak aurkeztuko dituzte FNACen, bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 1a, 02:00

Aurkezpena arratsaldeko 18:00etan izango da. Amaia Fernandez eta Maria Agirre dira, egileak.

Xabier eta Karajitoren liburu berria aurkeztuko dute astelehen arratsaldean Amaia Fernandez eta Maria Agirre hernaniarrek. Aur­kez­pena Do­nostiako FNAC­en izango da, arratsaldeko 18:00etan.

Umeentzako liburua, 12 ipuinez osatua
Umeen Liburuen egunean egingo dute aurkezpena. Liburua 12 ipuinez dago osatua eta istorio guztietako pertsonai nagusiak bi dira: Xabier eta Karajito. Aurkezpenaren ostean, Xabier eta Karajitorekin argazkiak ateratzeko aukera izango da, eta umeentzako festa eta merendola ere, antolatu dute. Horrez gain, Xabier eta Karajitoren 6 kamiseta ere, zozketatuko dituzte.

12 ipuinak:
l Baobab handia
l Itsasoko abentura
l Izarren bila
l Marmeta armiarma
l Txokolategia eta
txokola sorgina
l Haritz magikoa
l Itzal misteriotsuak
l Txolo eta saguzarrak
l Munduan barrena Tedekin
l Zirkoko abentura
l Munstro beldurtiak
l Zanponttoak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!