Istripu larria Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 31a, 02:00

Gazte bat erori da Karabelgo zubitik, eta egoera larrian eraman dute Donostiako hospitalera.

Istripu larria gertatu da gaur Hernanin. Gazte bat erori da Karabelgo zubitik, arratsaldeko 19:45ak aldera. Ertzaintzak Kronikari azaldu dionez, 20 urte inguruko Iruñeako gaztea istripuz erori da Karabelgo futbol zelai txikira. Bi anbula­tzia medikalizatu gerturatu dira lekura, eta egoera larrian eraman dute Donostiako Hospitalera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!