Gari Arruarte eta beste 14 gaixo larriak gogoan izan zituzten

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 31a, 02:00

gaixo larriak eta kondena osoa beteta duten euskal presoak etxera­tzea eskatu zuten atzo dozenaka hernaniarrek Plazan. Hilabeteko azken ostirala zen, eta Herrirak antolatuta, Agin Rezola eta Eñaut Agirre bertsolariek bisita bat simulatu zuten Plazan. Gari Arruarte gaixo larriak egun bizi duen egoera azaldu zuten, eta honek duen herritarren babesa ere, gogoratu zuten. Ekitaldi bereziaren ostean, Kontzentrazioa egin zuten Plazan. Bestalde, Herrirak bi deialdi egin ditu asteburuan. Aurrenekoa Hernanin, gaur. HerrirArtek preso eta iheslarien alde antolatuta, muralak margotuko dituzte goizean zehar, Kixkal parean; 12:00etan, poema irakurketa egingo dute Plaza Berrin. Bihar berriz, dei egin dute Iruñeako manifestazioan parte hartzera. Golem zinema aurretik aterako da 17:30etan, Gaixotasun larria duten presoak etxera lemapean. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!