Hernanin ere Gazte 1 + EZ! «Herriaren presioa epaiketa politiko honetako giltza da»

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 1a, 02:00

10 aurpegi, 10 kasu, baina guztiak bat eginda. Hernaniko 10 gazte auziperatuek argi dute elkartuta presio haundiagoa egin dezaketela. Horregatik, atzoko ekitaldien ostean, gehiago ere antolatuko dituzte; azken hiru urteetan pilatutako indarra, itxaropena eta konponbidean duten sinismena herritarrei kutsatzeko, «herriak presioa egin dezan konben­tzitzeko».

Duela 3 urte hasi zen Hernaniko 10 gazteren prozesua. 2009ko martxoaren 31n 10 hauetako 8 atxilotu zituzten, eta hurrengo egunetan beste bi epailearen aurrean aurkeztu ziren. Gaur egun, kalean daude hamarrak, guztira, 240.000 euroko fiantza ordainduta. Audientzia Nazionalaren deiaren zain daude orain. Laster izango omen da epaiketa, baina oraindik ez dakite data zehatzik. Fiskalak, 7 urteko kartzela-zigorra eska­tzen du gazte hauetako zor­tzirentzako, eta beste biren­tzako 9 urtekoa. Segurutzat jotzen dute lehen sententzia aurkakoa izango dutela, baina horrek ez ditu etsitzen. «Atxiloketei emandako ohiartzunaren ostean, Gobernuak ezin gaitu, besterik gabe, aske utzi. Baina Auzitegi Gorenera joko dugu». Ordurako, antolatuko dituzten ekintzen bidez, jendea sentsibilizatu eta presioa egitera bultzatu nahi dute. «Herriaren presioa epaiketa politiko honetako, eta oro har, guztietako giltza da. Guk %100ean sinisten dugu konponbidean; inor baino itxaropentsuago egon behar dugu, eta itxaropen hori gainontzekoei kutsatu».

Prozesu luzea
Atxiloketa egunetik 3 urte bete ziren atzo, eta prozesuaren amaiera ez dute gertu ikusten, oraindik. Honek eragin haundia du 10 auziperatuen eguneroko bizitzan. «Gauza batzuk tontakeriak direla dirudite, baina ez da hala. Atxiloketa bera shock haundia izan zen, eta egun, oraindik, susto hark eta ondorengo espetxealdiak utzitako ondorioak jasaten ditugu. Askotan, gure artean barrua hustutzea beharrezkoa zaigu». Atxiloketan bertan, eta ondorengo espetxealdian jasandako tratuak utzi dizkien ondorioez ari dira. Askotan, amesgaiztoak izaten dituzte, antsietatea sortzen zaie, lo egiteko zailtasunak izaten dituzte eta urduritasuna areagotzen zaie. Burua bueltaka izaten dute, eta tortura psikologikoaren eraginez, erruduntasun sentimendua izaten dute; lagunen bat salatu ote zuten duda egiten dute. Kanpoan, inoiz ere hutsik egin gabe laguntzen aritu zaizkien senitarteko, lagun eta batez ere, gurasoak ere ez dituzte ahazten. «Haiek dira zure falta sumatzen dutenak, ondo ote zauden ez dakitenak, karga ekonomikoa gainean daramatenak...». Bestalde, eguneroko bizi-tza oztopatzen dieten hainbat neurriren menpean daude. «Astero sinatzera joan beharra ez da arinkeria bat. Zure askatasuna mugatuta gera-tzen da, kalean egon arren. Gainera, ezin duzu Estatutik kanpora irten, eta horrek, ba-tzuetan, zure askatasunaz gain, zure ingurukoena ere murrizten du». Horrez gain, prozesua horrenbeste denboran zehar luzatzeak neke haundia eragiten du. «Ezin duzu etorkizunean askorik pentsatu. Zerbait ikasten hasten bazara, matrikulak ordaindu, eta gerta daiteke epaiketa dela-eta, guztia bertan behera utzi beharra. Edo agian haurrak izateko asmoa duzu, baina azkenean ez duzu pausu hori ematen, zer eta noiz gertatuko zaigun ez dakigulako».

Sistema juridikoa, baina argudio filosofikoak
«Sistemak, duen egituraketaren ondorioz, ez digu aukerarik uzten. Ez dugu sisteman sinisten». 10 gazteak ia ziur daude, lehen epaiketako sententzia aurkakoa izango dutela. «Erakunde terrorista bateko Segiko kide izatea egozten digute. Baina zer da Segikoa izatea? Gure ideia politikoak defendatzearren lan publiko bat egin dugu, eta lan hori publikoa den heinean, ez du ETArekin zerikusirik. Beste gauza bat da Segik dituen funtzio ba-tzuk delitu diren ala ez. Baina ez dute hori epai-tzen. Nola frogatzen dute Segikoak garen ala ez? Zer da Segikoa izatea? Ezinezkoa da juridikoki horri erantzutea, ideiak epaitzen ari baitira, eta orduan, filosofatzen hasten dira». Hortxe ikusten dute giltza. «Egindako lan politikoa ez duzula egin esaten baduzu, delitu dela onartzen ari zara, eta aldiz, lan politiko hori egin duzula onartzen baduzu, zilegia dela esan arren, kondenatua izango zara, delitutzat dutelako». Salaketa garbia egiten dute: «independentea izan behar lukeen arren, Audientzia Nazionala Gobernuaren menpe dago». Horrez gain, «judizialki sekulako tranpa prestatuta dutela» diote 10 gazte hernaniarrek. Nazioarteko ohiartzunaren ondorioz, Garzonen Protokoloa deritzona martxan jarri zen torturak ekiditeko, inkomunikazioa torturaren sinonimo kon-tsideratzen baita. Baina tortura salaketa gehienak artxibatuta geratzen dira. «Grabazioak kalitate txarrekoak eta audiorik gabekoak izaten dira. Gainera, ez dute galdeketa gela grabatzen, baizik eta pasilloa. Espetxera arteko bidaia ere ez da kontuan hartzen. Eta askotan, torturek ez dute marka fisikorik uzten. Beraz, epaimahai batek tortura salaketa artxiba-tzen du, eta zure kontrako karguen epaiketako epaileak emaitza hori bakarrik hartzen du kontuan». «Azkenean, epaiketara iritsi eta torturatu zaituena, gezurretan ari zarela esaten entzun behar duzu, eta horrek, jota uzten zaitu».

Itxaropentsu, hala ere
Oztopoak oztopo, itxaropentsu ageri dira. «Lan politiko eta publiko bat egiteagatik epaitzen dituzten euskal herritarren aurkako epaiketa hauek justifikaezinak egiten ari zaizkio estatuari, batez ere, egungo egoera berrian». Hala ere, estatuak in­mobilismo horretan jarrai­tzeko asmoa erakusten duela uste dute. Horrexe­gatik, «epaiketa politiko hauen kontrako eztabaida ahalik eta gehien zabaltzeko asmoa» erakutsi dute auziperatuek. Ildo horretan antolatu zituzten atzoko parodiak. Aurrerantzean ere, ekin-tza gehiago prestatu dituzte, data zehatzik jarri ez badute ere (ez baitakite epaiketa noiz izango duten). «Gatazkaren konponbiderako beharrezkoa da normalizazio politikoa. Eragile politikoen aurkako jazarpen honek zentzurik ez duela aspaldi geratu zen argi, eta egungo panorama politiko berrian lekurik ere ez du. Herriaren presioak gero eta ageriagoan uzten du estatuaren argudio falta, eta itxaropen haundia ematen digu. Lanerako indarra dugu oraindik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!