Bideoak, gastronomia, dantza ikuskizunak... Extremadura gertu-gertu sentitzeko aukera izango da gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 31a, 02:00

Donostiako Extremadurako Kultur Etxeak antolatu ditu Jardunaldiak. Gaur bideo emanaldia eta poema errezitaldia izango da Biterin. Bihar izango da egun nagusia, eta goiz eta arratsalde izango dira ekitaldiak.

extremadurako familia ugari etorri ziren Hernanira eta Euskal Herrira 60-70ga­rren hamarkada inguruan. Ia guztiak errotu dira hemen, baina lotura haundia izaten jarraitzen dute jaioterria­rekin. Urtero itzultzen dira euren edo familiartekoen etxeetara. Urtea luzea da ordea, eta hemen pasatzen dituzten hilabeteetan, Extre­madura gertu sentitu nahi dute askok. Eta hori bakarrik ez, euren lagun, bizilagun eta herritarrei ere, erakutsi nahi dizkiete hango gastronomia, kultura... Hori horrela, Do­nostiako Extremadurako Elkarteak Jardunaldiak anto­latzen ditu Hernanin, Do­nostian eta beste hainbat herritan. Hernanin gaur eta bihar izango dira. 20garren edizioa da aurtengoa, eta ohi bezala, igandea izango da egun haundia.

Bideoa eta poesia errezitaldia, gaur
Extremadura ezagutzen ez dutenek, edo bertako paraje, herri eta txokoak gogoratu nahi dituztenek, gaur dute aukera. Guztia izango da ikusgai, arra­tsal­deko 19:30­etan jarriko baitute Biterin Extremadurari bu­ruz­ko bideoa. Ondoren, poesia errezitaldia egingo dute.

Gastronomiak, erakusketak, dantza ikuskizunak...
Biharkoa izango da jar­dunaldietako egun haundia. Goizeko 10:00etan hasita, Extremadurako gastro­nomiaren erakusketa izango da Atsegindegin; eta ikusi bakarrik ez, erosteko aukera ere izango da: urdaiazpikoa, txorizoa, gozoak, edariak... Las Hurdesetako eta Gua­da­lupeko esku langileek egindako produktuak ere egongo dira ikusgai, eta erosgai. Eta Extremadura bisitatu nahi duenarentzat, liburu eta publizitate postua ere, jarriko dute. Azkenik Virgen de Guadalupe dantza taldearen emanaldia izango da. Goiz eta arratsalde dantzatuko dute; bi kasuetan, Atse­gindegin: 13:00etan eta 17:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!