Haur eta gazteentzako ekintza ugari, apirileko kultur agendan

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 31a, 02:00

Ekitaldi ugari izango dira apirilean Astigarragan, gehientsuenak gaztetxoei zuzenduak.
Aste Santuko oporretan, haurrak izango dira protagonista. Mundarro taldeak antolatuta, Jolas Txiki egunak eta futbol eta saskibaloi kanpusak baitituzte aukeran. Aurrez izena eman behar da kiroldegian (943 333 676). Bestalde, kultur etxean hainbat tailer egingo dira, eta horietan ere aurrez eman behar da izena (943 44 50 64). Gaztelekuan berriz, ekintza bereziak egingo dira goizero.

Musika, literatura, antzerkia eta gastronomia

Bestelako hainbat ekintza ere prestatu dira hil honetarako.
Batetik, hainbat musika emanaldi izango dira: apirilaren 21ean Mac Jeara’s Banden doaneko kontzertua, 19:00etan Musika Eskolan; Ariztondo abesbatzak ere kontzertua emango du hil honetan, eta Musika Eskolako ikasleak ere entzun ahal izango dira. Hilaren 22an berriz, Dantzari Txiki eguna ospatuko da.
Liburuaren eguna apirilaren 23an dela eta, literatur solasaldia, ipuin kontaketa eta BERTSOL HARITZA ekitaldia ere antolatu dira, hilaren 23an eta 26an.
Apirilaren 21ean berriz, Bodologuak, umorez beteriko antzerkia ikusteko aukera izango da.
Bestalde, Sagardoetxeak Euskal Herriko gazten dastaketa antolatu du Aste Santurako, 5 eurotan.
Azkenik, Zilegi Eskolak hainbat tailer eta hitzaldi emango ditu. Aurrez izena eman behar da AEK euskaltegian (607 610 887). 

AGENDA
Apirilak 21: Mac Jeara’s Banden kontzertua 19:00etan eta Bodologuak antzerkia, 21:30etan.
Apirilak 22: Danztari Txiki eguna.
Apirilak 23: BERTSOL HARITZA 15:00etan eta literatur solasaldia 19:30etan.
Apirilak 26: Annie Funny ingelesezko ipuin kontaketa.
Apirilak 28: zinea.

ASTE SANTUA
Jolas Txiki (2 txanda)
Kultur etxeko tailerrak (2tik 4ra eta 10etik 13ra)
Futbol eta saskibaloi kanpusa (10etik 13ra)
Gaztelekua (goizez irekita)
Euskal Herriko gazten dastaketa (Sagardoetxean)

ZILEGI ESKOLAK
Arnasketa eta postura tailerra, menopausia tailerra eta frankismoaren inguruko hi-tzaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!