Olinpiadak berotzen gaur, Mendi Martxarekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 31a, 02:00

Hernani-Ereñotzu-Urdaburuko ibilbidea egingo dute, eta 09:00etan geratu dira, Plazan.

Hernani, Ereñotzu eta Urdaburutik barrena, Mendi buelta antolatu dute gaur. Olinpiadak bertan dira, eta giroa pizten hasteko asmoarekin antolatu du Gazte Asanbladak. 5-6 orduko ibilbidea dela azaldu dute eta dei egin diete Olinpiadetan parte hartuko duten guztiei parte hartzera. Martxa egiteko hitzordua goizeko 09:00etan egin dute, Gudarien Plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!