Sagar Martxaren hirugarren edizioa antolatu du Udalak bihar, Mendiriz Mendi elkartearekin batera. 8,6 kilometroko ibilbidea egingo dute, Hernaniko hainbat sagardotegi, sagarrondo eta baserri artean. Hitzordua bihar, goizeko 09:00etan egin dute Gudarien Plazan eta paseatzea gustoko duten guztiei egin diete parte hartzeko gonbitea. Azaldu dutenez, goizeko 11:00ak aldera hamaiketakoa egingo dute Otsua-Enea sagardotegian eta norberak eman behar du bere hamaiketakoa.