Aspaldiko jarraipen haundiena atzoko grebak, Hernanin ere

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 30a, 02:00

Greba Orokorra deitu zuten atzo Hego Euskal Herrian zortzi sindikatuk, Rajoyren gobernuak otsailean onartu zuen Lan Erreformaren kontra: ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, EHNE eta HIRU sindikatuek alde batetik, eta CCOO eta UGT sindikatuek, bestetik.
Lanuztea aspaldiko haundiena izan zen Hernanin, ia erabatekoa: erdiguneko ko­mer­tzio guztiek itxi zuten. Baita ere, kate haundiek: Lidl, Dia, Eroski... Era­kun­de publikoek bat egin zuten greba­rekin, eta Udalak eta anbulatorioak zerbitzu minimoak eman zituzten; autobus zerbitzuek ere, gauza bera egin zuten. Herriko indus­triagu­neetan, jarraipena zabala izan zen, enpresa haundi ia guztiek itxi baitzuten: Zikuña­gako Papelera, AMR, Orona, UBIS, Celu­losas Hernani...
Sindikatuek balorazio po­sitiboa egin zuten jarraipena erabatekoa izan zela azalduz. Buruntzaldean, Urbil eta Ipar­lat itxi izana azpimarratu zuten, besteak beste. Mo­bili­za­­zioak ere deitu zituzten goizean hiriburuetan eta arratsaldean herrietan, eta milaka pertsonek egin zuten bat deialdiekin.

Sindikatuak: «azken 20 urteetako haundiena»
Gipuzkoan eta Hego Euskal He­rri guztian jarraipena ia erabatekoa izan zen sindikatuen arabera: «arrakastatsua izan da, azken 20 urteetan egin den haundiena». Batez ere, industrian egindako ja­rraipena azpimarratu zuten, Mercedes eta Michelin bezalako enpresa haundiek itxi zutela gogoratuta.
Bestalde, Eusko Jaurlari­tzaren datuen arabera, greba %71,90­ek egin zuten. Sek­toreak azpimarratuz, jarraipena batez ere Administrazioan, Hezkuntzan eta Justizian izan zela gaineratu zuten. Sektore pribatuari dagokionean, jarraipena %60-70ekoa izan zela azaldu zuten.

Rajoyren gobernua:
«ez dugu atzera egingo»
Greba Orokorra deitua zegoen espainiar estatuan ere. Rajoyren gobernuak ordea, argi utzi zuen bereari eutsiko diotela eta Lan Erreformak ez duela atzera bueltarik: «La­nean jarraituko dugu egungo 5.300.000 langabetuek lana izan dezaten».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!