Hernanin Greba jarraipen zabala izaten ari da

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 29a, 02:00

GREBA Orokorra deitu dute gaur ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CCOO eta UGT sindikatuek. Goizeko aurreneko datuen arabera, Hernanin Greba jarraipen zabala izaten ari da: Udaletxeak eta anbulatorioak zerbitzu minimoak dituzte; herriguneko komertzioak itxita daude; eta baita poligonoetako enpresa ia guztiak ere.

Hernaniko Kronikak Grebaren jarraipena egingo du egunean zehar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!