Dobera euskara elkarteak urteko Batzar Nagusia egingo du ostiralean, eta Dobera-Hernaniko Kronikako bazkide guztiei gonbidatu die. Batzarra AEKko lokalean egingo dute, Larramendi 11ko egoitzan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Lau puntu, aztergai
Batzar Nagusian lau puntu izango dituzte aztergai: iazko akta onartzea; Doberako eta Hernaniko Kronikako 2011ko balantzea eta 2012ko egitasmo eta aurrekontuak aurkeztea; eta Zuzendaritza berrirako proposamena onartzea.
Bestalde jakinarazi dute joan den urteko Dobera edo Kronikako txostenak elkartean daudela, eta bere osotasunean irakurri nahi dituenak bertan eskuratu ditzakeela batzarra aurertik.
Datu basearekin, arazoak
Doberak jakinarazi du arazoak izan dituztela bazkideen datu basearekin. Hori horrela, ezin izan dituztela Batzarra iragartzen zuten gutunak etxeetara bidali. Hala ere, akta irakurri nahi duenak www.dobera.com web orrian du eskuragarri.
Emaila paperaren ordez
Azkenik eta paperaren erabilera gutxitze aldera, emaila dobera@dobera.com helbidera bidaltzeko eskatu die bazkideei. Hala, aurrerantzean, Dobera edo Kronikari buruzko edozein informazio email bidaliko dute.