Adinekoak asteazkenero elkartzen dira, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 27a, 02:00

EREÑOTZU Berriketan proiektua martxan da urtarriletik. Helburuak asko dira: adinekoak elkarrekin egotea, harremanak indar­tzea eta elkarri konpainia eginez, ondo pasatzea...
Asteazkenero elkartzen dira 17 lagun inguru, eta arlo ezberdinak jorratzen dituzte; hala nola, memoria tailerrak, istorio zaharrak gogoratzea... Saioak goxa­tzeko asmoarekin, merienda ere egiten dute.

Deialdi berezia, «pena merezi du eta»
Ereñotzuko Auzo Udaletik deialdi berezia egin diete auzotarrei parte hartzera, «pena merezi du eta». Auzo Etxean elkartzen dira, 17:00etatik 18:30etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!