Plastikozko poltsak, neumatikoak, aulkiak... 3 kontenedore bete zituzten zaborrarekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 27a, 02:00

Urgardenek deituta, Urumea garbitzen aritu ziren 20 lagun larunbatean, Hernanin: boluntarioetako 6 hernaniarrak izan ziren, 3 Martutenekoak, eta gainontzekoak Donostiakoak eta atzerritarrak. Ibaian zegoen zaborra biltzen aritu ziren: neumatikoak, aulkiak, teilapeak, bidoiak, plastikozko poltsak... guztira 3 kontenedore bete zituzten. Garbiketaren ostean, egindako lanari buruz hitz egin zuten, eta etorkizunean ere, laguntzeko asmoa zutela azaldu zuten boluntario guztiek. Hori horrela, Urgardenetik eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu zuten guztiei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!