ZER gertatzen da haurdunaldian izaten diren sentsazio fisiko eta emozionalekin? Eta amaren, umearen eta beste familia kideen arteko harremanarekin? Zein da bikotearen egitekoa? Galdera dezente dira, askotan, haurdun dauden pertsonek edo ingurukoek bere buruari egiten dizkiotenak. Ikastaroa antolatu du Udalak zalantza horiek argitu eta haurdunaldiaren inguruko beste hainbat puntu lantzeko; hala nola, haurdunaldiko faseak, erditzea, bikotearen beharrak zein diren aztertzea...
Hiru hilabeteko ikastaroa
Tailerra Josune Martiarenak eta Marijo Artolak emango dute, eta hiru hilabetekoa izango da: apirilaren 11n hasi eta uztailaren 18ra bitartekoa. Saioak ia astero izango dira, azken asteetan izan ezik, Biterin, 18:00etatik 20:00etara.
Parte hartu nahi duten herritarrek izena eman behar dute, eta azken eguna ostirala da. Horretarako: irantzu-j@hernani.net, marijo-m@hernani.net, 688 679 599, 943 33 70 17 edo 943 33 68 02. Prezioa, 36 euro.