Musika Eskolako tasak eguneratu eta egokitu egingo ditu Udalak

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 27a, 02:00

Plenoa izango da gaur Udalean. Zortzi puntu izango dit­uzte aztergai, bigarren so­lairuko Pleno Aretoan, 19:00­etan hasita; tartean, Musika Eskolaren inguruko tasak. Horren harira, eta azalpenak emateko asmoarekin, prentsa oharra bidali du Udalak.
2012-2013rako tasetan, oro­­korrean, KPIa igotzea au­rreikusi dutela azaldu dute. Hernani Musika Eskola Pu­bli­koari dagokionean or­dea, orekatze beharra ikusi du Udalak. Oha­rrean azaldu du­tenez, Musika Eskola eratu ze­nean, finantziazio eredua adostu zuten hiruren artean: Eusko Jaurlaritzaren Hezkun­tza Saila, Udala eta erabiltzaileak. Gaur egungo egoera ordea, hasierako konpromezu horretatik guztiz aldendu dela diote: «Udalak bere gain har-tzen du %60a eta Eusko Jaur­laritzaren dirulaguntzak mu­rriztu egin dira. Hori horrela, Musika Eskolaren bideragarritasuna bermatzeko asmoarekin, tasak eguneratzea eta egokitzea beharrezkoa da».
Oharrean diote, Eskola Kon­tseiluak (Musika Es­kola­ko zuzendaritza, Udala eta ikasle eta gurasoen ordezkaritzak) landu duela gaia mo­du partehartzailean, eta adostu dituztela tasen igoeraren irizpideak eta proposamenak.
Bestalde, jakinarazi dute Udalak eta Musika Eskolako zuzendaritzak bilera egingo du­tela apirila bukaeran, Mu­sika Eskolako ikasle eta erabiltzaileei aldaketak jakinarazteko.

Mozioa, Plenoan
Eguneko beste puntuetako bat da, Langilen plazarik gabe geratu diren haurren gurasoek sartu duten mozioa. Kaltetuei eta herritarrei Plenora joateko deia egin diete.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!