Hernaniko Txistulari Jaialdia atzo bukatu zen Txistulari Topaketarekin. Hernaniko eta inguruko herrietako txistulariak bildu ziren eta goizetik hasita, herriko kaleak girotzen ibili ziren. Eta kaleak girotu bakarrik ez, eguerdi partean Plaza Berrira gerturatu, eta dantzan jarri zituzten bertan ziren herritarrak. Saio ederra egin zuten.
Bazkalostean, kalejiran ibili ziren herriko kale eta plazetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!