15 puntuko aldearekin, itxaropentsu

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 26a, 02:00

Hernanik pauso garran­tzitsua eman zuen atzo Bera Berari 35-20 irabazita. 15 puntuko aldea ez da erabakiorra, baina abantaila ederra da eta taldea itxaropentsu dago mailaz igotzeko. Atzokoa, Play Offeko errepeskako kanporaketako joaneko partidua izan zen. Orain, bueltako partidua jokatu beharko dute, Anoe­tan. Hori, apirilaren 15ean izango da. Eta irabazten duenak Oho­rezko Mailako azkenari (Vigo edo Alcobendas) aurre egin beharko dio, mailaz igotzeko.

Eta bukatzeko... zigor entsaioa
Hernanik urduri jokatu zuen lehenengo zatia eta nahiko pa­rekatua izan zen. 17-20, atzetik iritsi ziren atsedenaldira. Biga­rren zatian, ordea, par­tiduari buelta ematea lortu zuten hernaniarrek. Nagusi izan ziren. 18 puntu lortu zi­tuz­ten eta Bera Berak bat ere ez. Eta partidua ezinhobeto bu­katzeko, zigor entsegua egin zuten.
Entsaioak, Arkaitz Ota­ñok, Jon Otxotorenak eta Igor Etxe­be­­rriak egin zituzten. Igor Ge­nu­ak, 4 entsaiotatik 3 gauzatu zi­tu­en eta 3 zigor kolpe lortu.

1.500 zaletu, Landaren
Jendetza bildu zen atzo ere Lan­daren. Denera, 1.500 zaletu izan ziren. Gehienak Hernani animatzera gerturatu baziren ere, tartean izan ziren Bera Berako jarraitzaileak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!