Hernaniri ez zaio zaleen bultzada faltako

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 24a, 01:00

ikaragarria izan zen joan den igandean Landaren bildu zen zale kopurua. Garbi dago Hernanik ez duela bakarrik egingo Ohorezko Maila­rako bidea. Puntu bat falta izan zuten Cisnerosen kontra igoera lortzeko. Orain, beste aukera bat dute, azkena. Gaur Bera Beraren kontra jokatuko dute Landaren eguerdiko 12:00etan, joaneko partidua izango dena. Bueltakoa berriz, As­te Santua pasata jokatuko dute. Kanporaketa hori pasa­tzea da trikoloreen hurrengo helburua. Hori lortuta, azkeneko play offa izango dute jo­koan, Ohorezko Mailako Vi­go edo Alcobendasen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!