Lehendakari Sariko laugarren tiraldia jokatuko da gaur Altzan. Joan den igandean, berriz, Aiako bolatokian jokatu zen hirugarren tiraldia eta Andoni Berasategik irabazi zuen 47 brilarekin. Lehenengo hernaniarra Antonio Miner izan zen 46 brila botata. Sailkapenari dagokionean, Martin Retegi dijoa aurrena 139 brilarekin. Aurreneko hernaniarra, berriz, Ibon Miner da, 135 brilarekin. Atzetik ditu Miguel Burugain, 130 brilarekin, Antonio Miner 129rekin, Miguel Arrozpide 128rekin eta Jose Ugalde 115rekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!