Berria Txapelketako txapeldunak amezketarrak izan dira. Zazpi Iturri taldeak 2-1 irabazi zion atzo finala Bidegoieneko Aurrera Saiaz taldeari. Partidu ederrez gozatzeko aukera izan zen Hernaniko pelotalekuan. Espero bezala, kadete eta jubeniletan irabazi egin zuten amezketarrek, baina espero baino gehiago borrokatu zuten Bidegoieneko pelotariek. 50 minutu inguruko partiduak izan ziren. Emaitzak, honakoak: kadeteetan, Altuna-Erasun 22/Chiapuso-Aburuza 7; jubeniletan, Irribarria-Tolosa 22/Labaka-Elustondo 10; eta seniorretan, Olaetxea II-Santxez 11/Urbieta II-Telletxea 22.
Esnal eta Esnaolak, txapelak
Gipuzkoako Trinketeko Txapelketako finalak jokatu behar zituzten atzo bi bikote hernaniarrek eta Esnal eta Esnaola txapeldun dira, senior mailan, Usurbilgo Mendizabal eta Catalinari 40-14 irabazita. Leonet eta Murgiondok jubenil mailan jokatu behar zuten, baina Murgiondok min hartu zuen goizean eta ezin izan zuten partidua jokatu. Azpitxa-peldun dira, beraz.