Behemendi, Buruntzaldeako Turismo erakundeak Sevaturreko Turismo Azokan hartu du parte aurten, lehenengo aldiz eta partehartzea arrakastatsua izan dela azpimarratu du. «Hiru egunetan zehar Sevaturren izan ziren ia 17.000 bisitariak gure standaren aurretik pasa ziren. Eta bisitari horien artean, eskualdeko eskaintzaren berri zabaldu da. Hau da, sei herrien, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte, Urnieta eta Usurbilgo errekurtso turistikoen informazioa banatu zen», azaldu du Behemendik.
Bisitariek gehien galdetu zituzten gaiak honakoak izan ziren: Natura ibilbideak, turismo familiarra eta sagardotegien gidak.