Atxetillungo gotorlekura irteera, bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 24a, 01:00

Urnietako Eteneta elkartearen eguna ospatuko dute bihar eta Atxetillungo gotorlekura irteera antolatu dute. Hitzordua 09:30etan jarri dute hilerriko zubian oinez joan nahi dutenentzat. Gainerakoak 10:30etan bilduko dira Xoxokan. Bisita gidatua 11:00etatik 13:00etara izango da. Ondoren, hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango da Xoxokako aterpetxean. Bazkaria ere antolatu dute, baina bertara joateko izena eman behar zen aurrez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!