Oiartzunera bihar, denboraldiko laugarren irteera

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 24a, 01:00

jocc Zikuñako Amak orain hilabete inguru hasi zuen denboraldia. Zikloturista taldea da, eta igande goizero elkartzen dira bizikleta gainean 30-40 kilometro inguru egitera. Aia, Lezo eta San Pedro dira, hurrenez hurren, egin dituzten irteerak. Bihar Oiartzunera joango dira. 30 kilometro inguru egingo dituzte, eta hitzordua goizeko 09:00etan egin dute, Zinkoenean. Infantil eta alebin taldeei dagokienean, Zarautzen izango dute gaur eskola kiroleko lasterketa. Donostialdeko taldeek hartuko dute parte, eta lasterketa arratsaldeko 16:30­etan hasiko da
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!