Kontzentrazioa asteartean Delegaritzan, «Hernanin bizi eta hezteko irtenbide duin baten alde»

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 24a, 01:00

Langile ikastolan plaza­rik gabe geratu dira 20 haur eta haien gurasoek kontzen­tra­zioa egingo dute astearte­an 12:30etan Do­nos­tian, Hez­­­­kuntza Deleg­ari­tza aurre­­an (Andia ka­lea). Izan ere, egun horre­tan aurkez­tuko dituzte ze­rrenda defi­nitiboak. Gura­so­ek hala azaldu dute: «Aur­ten ere azken urteeta­ko egoe­ra errepikatu dela eta, herri­ko hainbat haurrek ezin izan­go dute gurasoek eraba­ki­tako hezkuntza ereduan ikasi. Euskal eskola euskal­dun, publiko, laiko eta kalita­tez­koa hautatu dugun arren, aukeratutako ikstetxetik kan­­­­po geratu dira gure haurrak, eta hauetako 6 hezkuntza sistematik kanpo geratu dira. 

Aurten arazoa jasatea gu­ri egokitu bazaigu ere, ez da arazo pertsonala, ezta pun­tua­la ere. Hernaniko herriak azken urteetan ja­sa­ten duen arazoa da eta, konponbi­de­rik eman eze­an, etorkizu­ne­an ere jasan beharko duena».

Mozioa, astearteko Plenoan
Arazoa herri mailakoa dela diote eta indarrak biltzen ari dira behin betiko kon­ponbidea emateko: «Her­na­­nin belaunaldi guztiak bizi eta hezteko irtenbide duin baten alde». Udalaren babesa badute, ELA eta LAB sindikatuena ere bai eta herritarren sinadurak bil­tzen ari dira taberna eta komertzioetan, asteartean Delegaritzan aurkezteko. Horrez gain, mozio bat sartu dute Udalean eta astearteko Plenoan azter­tuko da. Bertara joateko dei ere egin dute. Arratsaldeko 19:00etan izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!