Inoizko txapelketarik jendetsuena, gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 24a, 01:00

Txistulari gazteen txapelketa jokatuko da gaur goiz eta arratsalde, Milagrosan. Goizean, 37 bakarlarik hartuko dute parte eta arratsaldean, 10 taldek. Bihar berriz, Hernani eta inguruko txistulariek Topaketa egingo dute, goiz eta arratsalde.

Euskal Herri osotik ger­turatutako txistulariek hartu dute parte gaur, Txistulari Gazteen Txapelketan. Bihar berriz, Hernani eta inguruko txistulariak elkartuko dira herrian. Hernani Musika Es­kolak Hernaniko VIIIga­rren Txistulari Jaialdia an­tolatu du asteburuan, eta bi horiek dira, ekitaldi nagusiak.

37 bakarlari eta 10 talde
Inoiz baino gaztetxo ge­hia­gok eman dute ize­na aurten, VIII. Txis­tu­la­­ri Gazteen Tx­a­pelketan. Goiz eta arra­­­tsal­de jo­ka­tu­ko da, gaur, Milagrosan: goi­zean, bakarka lehiatuko di­ra; eta arratsaldean, tal­de­ka. Goizeko saioa 11:30etan ha­siko da, eta 37 bakarlari ari­ko dira txistua eta dan­bo­lina jotzen. 13 urtetik be­he­ra­koen kategorian, 16 la­gu­nek har­tuko dute parte; eta 13-16 ur­te bitarteko katego­rian, 21ek. Arratsaldeko saioari dago­kionean, 10 taldek hartuko du­te parte, guztiak 9 eta 16 urte bitartekoak. Guztira, 65 txistulari eta atabaltari elkar­tuko dira, Milagrosan. Txapelketan parte hartuko duten txistulari guztiak Eus­kal Herriko hainbat txo­koe­tatik etorriko dira; ze­hazki, herri haue­tatik: Agu­­­rain, Ata­­­rra­­­bia, Az­peitia, Be­ra, Berriozar, Bilbo, Doneztebe, Donostia, Du­ran­go, Ezkirotz, Gasteiz, Herna­ni, Irun, Iruñea, Pasaia, Ta­falla, Zestoa eta Zizur Txiki.

Sagardoi, Busselo eta Olano, epaimahaian
Txistu txapelketak prestigio haundiko hiru epaile izango ditu gaurkoan: Iñaki Sagar­doi, Ixiar Bu­sselo eta Mai­teder Olano. Sagardoi txistu ikasketak egiten ari da Iru­ñeako Goi Mai­lako Musika Kon­tser­bator­ioan, eta 2008­an irabazi zu­en Hernaniko Txis­t­ulari Gazteen Txapelketa. Ixiar Busselok Donostiako Kon­tser­batorioan egin zituen txistu ikasketak eta Erren­teriako Musika Eskolako txis­tu irakaslea da. Azkenik, Mai­teder Olanok, Bilboko J.C. Arriaga kontserbatorioan burutu zituen txistu ikas­ketak, eta Gernikako Musika Eskolako txistu irakaslea da.

21 txapel, 7 urtetan
Momentuz jokatu diren 7 txapelketan 21 txapel banatu dira. Gehienak, 6, Iruñeara. Iruneko txistulariek 4 irabazi dituzte, Donostiakoek 3, Az­peitiakoek 2, Gasteizkoek 2, Hernanikoek 2, Lizarra­koek 1 eta Bilbokoek beste 1.

Txistulariak bihar, kaleetan barrena
Txapelketa atzean utzita, Hernani eta inguruko txistulariek Topaketa egingo dute bihar. Donostia, Lasarte, Pasaia eta beste hainbat herritatik etorriko dira, elkartu eta Hernaniko kaleak alaitzera. Eguna 10:00etan hasiko dute, Kaxkoan zehar diana elkarrekin jotzen. Ondoren, ttun-ttuna joko dute Plaza Berrin, herritarrak dantzan jartzeko asmoarekin (txarra egingo balu, Arku­petan). Arratsalderako in­da­rrak berreskuratzeko asmoa­re­kin, bazkaltzera joango dira guztiak elkarrekin, Santa Barbara elkartera (aldez au­rretik eman behar zen izena). Arratsaldean, kalejiran ibiliko dira, herrian barrena. Eta hala, txistu doinuak za­balduz, agurtuko dute eguna eta Txistulari Jaialdia.

EGITARAUA:
Martxoak 24, gaur
Txistulari Gazteen Txapelketa
11:30etan, Milagrosan:
- A (12 urte arteko bakarlariak) eta B (13-16 urte bitarteko
bakarlariak) kategoriak.
17:00etan, Milagrosan:
- D kategoria (taldeak) eta sari banaketa.
Martxoak 25, bihar
Txistulari Topaketa
10:00etan, elkartzea eta diana.
12:30etan, ttun-ttuna Plaza Berrin. Kalejira eta dantzarako
doinuak (eguraldi txarrarekin,
udaletxeko Arkupetan).
14:00etan, bazkaria.
18:00etan, kalejirak herriko kale eta plazatan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!