Epeleko 27 emakume giro ederrean, Emakumearen Eguna ospatuz.

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 23a, 01:00

Martxoaren 10ean, ohikoa bihurtu den zita batean elkartu ziren Epeleko emakumeak, zaharrak nahiz gazteak. Martxoaren 8ko Emakumearen Eguna ospatu asmoz, 27 auzotar bildu ziren Irubidieta jatetxean. Bazkari goxoa eta auzotarren arteko giro ona ez ziren falta izan aurtengo ekitaldian ere. Bukaeran, bertako Irati Ugalde trikitilariak, infernuko hauspoari eraginez, bazkalostea alaitu zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!