Afari merienda eta ‘Gartxot’ gaur, eta Amaiurrera irteera bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 23a, 01:00

Gaztelak Nafarroako Erresuma konkistatu zuela 500 urte beteko direla eta, Jalgi Hadi Garaipenera! Buruntza taldea sortu dute Hernani, Andoain, Lasarte eta Usurbilgo gazte mugimenduek. Antolaturiko ekintzen artean, gaur, 20:30etan, afari merienda eta Gartxot ipuinaren interpretazioa izango dira Gaztetxean. Bihar, berriz, Amaiur-Elizondora joango dira. Goizeko 10:15etan abiatuko da autobusa Atsegindegitik. Izena emateko zerrenda, Garinen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!