Hernaniko Udalak dei berezia egiten die Hernaniko familiei, udan Saharako haur bat etxean har dezaten. «Aurten ere inguru hartako haurrak Hernanira etortzea nahi dugu, Oporrak bakean kanpainaren barnean, eta Hernaniko Udalak Saharako sei haurren bidaia eta dagokien asegurua ordaintzeko konpromisoa hartu du. Arazoak direla eta, famili baten faltan gelditu gara eta harrera famili bat behar dugu 11 urteko mutil batentzat», azaldu dute. Edozein zalantza argitzeko: 943 33 68 02 edo marijo-m@hernani.net.
Saharan, uda oso gogorra
`Oporrak Bakean´ proiektuaren helburua errefuxiatu kanpamenduetan dauden 7 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek udako bi hilabeteak beraien jatorrizko kanpamendutik kanpo pasatzea da. Modu horretan, Saharako umeek beste errealitate batzuk eta kulturak ezagutzeko aukera dute, eta era berean, basamortuko udako bizi-baldintza gogorretatik kanpo bizitzekoa.