Urumea garbitzeko deialdia bihar, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 23a, 01:00

Hitzordua 12:00etan da, Karabelgo zubi zaharrean. Urgarden taldeak dei egiten die herritarrei parte hartzeko. Udalak materiala jarriko du hondakinak biltzeko.

Azken uholdeek eraginda ibaietan zabaldu den hondakin pila garbitzeko asmoz, Urgarden taldea sortu dute boluntario batzuek. Gipuz­koa­­ko ibaiak garbitzeko ekimena jarri dute martxan eta bihar Urumearen Hernaniko zatia gar­bituko dute. Hitzor­dua 12:00etan da, Karabelgo zubi zaharrean. Taldekideek dei egi­ten diete herritarrei parte hartzeko, «iruditzen zaigu arazoa konpondu daitekeela de­non artean. Gainera proiektu hau ez da bakarrik ingurumenari lotutako ekintza bat, helburu du baita ere jatorri ezberdinetako pertsonak elkar­tu eta tarte atsegina pasaraztea». Hernaniko Udalak bat egin du deialdiarekin eta materiala jarriko du hondakinak biltzeko. Ekimena 3 hilabetez luzatuko da eta 2-3 astero egingo di­tuzte hitzorduak. Hurren­goa apirilaren 7an, Martutenen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!