Bi hitzaldi eta manifestazioa gaur, grebaren harira

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 23a, 01:00

Sindikatuez gain, Hernaniko hainbat taldek dei egin dute grebara, «lan erreforma salatzeko eta euskal langileriaren eskubideak defendatzeko». Aurreko egunetan zenbait ekimen ere egingo dira eta parte hartzera animatu nahi dute langileria. Manifestazioa 20:00etan izango da.

Hernaniko Ezker Aber-tza­lea, Gazte Indepen­dentis­tak, Ikasle Abertzaleak, Txo­ko Feminista eta LAB sindikatuko ordezkariek martxoaren 29ko Greba Orokorra­rekin bat egin dute, «lan erreforma sa­la­tzeko, baina bereziki krisi ekonomikoaren ai­tzakian har­tzen ari diren neurri krudelen aurrean, euskal langileriaren eskubideak de­fendatzeko». Halaxe azaldu zuten asteazkenean, prentsaurrean. Greba aurreko egunetan hainbat ekimen izango direla gaineratu zuten eta grebaz gain, ekimen horietan parte hartzeko dei ere egiten diete herritarrei. Gaur, esaterako, bi hitzaldi eta manifestazioa izango dira.

Enpresariaren mesedetan
 Prentsaurrean hainbat arrazoi eman zituzten erreformaren aurka kalera ateratzeko: «En­presariek langileak errazago eta merkeago kaleratu ahal izango dituzte; espedienteak ez dira lan agintaritzatik pasako eta erabakia enpresariaren esku geratuko da; formazio kontratua deritzona erabiliz langile bati 33 urte bete arte 500 euroko soldata ordaintzeko aukera izango du; jardunaldi partzialeko kontratuak egin ahal izango dituzte, langileak aparteko orduak egitera behartuz eta jardunaldi osoa betearaziz; ekintzaileei lagun­tzeko kontratuaren bidez, lehenengo urtean kaleratzea librea eta ordaingabekoa izango da...».

Preso eta iheslarien aldeko kontzentraziorik ez
Hernaniko preso eta iheslari politikoen senideek gaurko manifestazioarekin bat egingo dute eta ez da kontzentraziorik izango.


EKINTZAK ETA DEIALDIAK

Gaur - Mobilizazio eguna:

11:00etan, hitzaldia Institutuan.

18:30etan, hitzaldia Kontrakantxan.

20:00etan, manifestazioa Plazatik.

Martxoak 28:

19:30etan, hitzaldia udaletxean Floren Aoizen eskutik: ‘Gure esku, zure esku: independentzia’. Natzak antolatua.

Martxoak 29 - Greba Orokorra:

11:30etan, herrialdeko manifestazioa Anoetako estadiotik abiatuta.

18:00etan, manifestazioa Plazatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!