Denboraldiko torneo ofizialik garrantzitsuena, hau da, GRAVN Torneoa jokatzen ari da eta Hernaniko 3 pelotarik parte hartu zuten joan den asteburuan, eskuzko modalitatean. Gipuzkoak 9-1 irabazi zion Errioxari. Neskek ez zuten partidurik jokatu Errioxak ez duelako ordezkaririk txapelketan.
Asteburuko gainerako emaitzak: Eskuz sub 22 : Ioritz Arrieta-Bolinaga (Arrasate) 22-9; Eskuz seniorrak: Aitor Gorrotxategi-Larrañaga (Azpeitia) 22-16; Eskuz trinkete jubenilak: Aritz Murgiondo-Sarasti (Oiartzun) 40-11.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!