Zeberio eta Zubizarretak jokatuko dute bigarren finalerdia

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 22a, 01:00

Ezkurra eta Zubiri edo Zeberio eta Zubizarreta ziren finalerdietara pasatzekoak eta azken horiek lortu dute pasea larunbatean 16-40 irabazita. Finalerdia martxoaren 28an jokatuko dute Oñatz eta San Miguelen aurka. Horren aurretik, larunbatean, lehenengo finalerdia jokatuko dute Juaristi eta Olazarrek, Etxeberria IV eta Etxeberria IIIaren aurka. Bestalde, ostegunero bezala, gaur jaialdia izango da Galarretan, 16:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!