Helduak zaintzeko ikastaroetan parte hartzeko deia

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 22a, 01:00

Ostiralean bukatu zen Helduen egoera zailei nola aurre egin izeneko ikastaroa. 19 pertsonak hartu dute parte eta parte hartzaileen iritziz, «izugarria da ikastaro honetan zaintzari buruz ikasi eta ikusi dugun guztia». Gustora izan dira eta ikastaro hauetan parte hartzea komenigarria dela diote. Hurrengo asteetarako antolatuko diren ikastaroetan parte hartzera animatzen dute zaintzaile direnak. Hala diote: «Menpekoa den pertsona baten zaintza oso gogorra da eta denbora luzekoa. Horretarako ezinbestekoa da zaintzan trebatu eta Gizarte Zerbitzuetan dauden baliabideak ondo ezagutzea».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!