‘Faust’ pelikula mutua, The Silent Band taldearen doinura

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 23a, 01:00

‘Faust’ pelikula mutua ikusiz The Silent Band taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da gaur 20:00etan Biterin. Prezioa: 7 euro.

Hernani’n Musik ekimenaren barruan emanaldi berezia izango da gaur. Faust filme mutua izango da ikusgai, The Silent Band taldeak zuzenean musikatua. Ema­nal­dia 20:00etan izango da Biterin eta sarrerak salgai daude 7 euroan. Zine mutuaren lan preziatuenetakoa da Faust pelikula eta F. W. Murnau zinemagile haundiarena da. Gaurko bertsioa, Luciano Berriatuak egindako ikerketa lanaren emaitza da. The Silent Band, berriz, 1999an sortu zuen Javier Perez de Azpeitiak film mu­tuei musika jartzeko helburuarekin. Taldearen osaketa aldatu egiten da proiektuaren eta musikaren arabera: batzuetan, musika tresnak bakarrik erabiltzen dira; bestetan, abeslariek parte har­tzen dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!