Itsaso Tolosa Euskal Herriko txapeldun, junior mailan

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 22a, 01:00

200 bizkar frogan lortu du lehenengo postua bere mailan, eta absolutuan, hirugarrena izan da. 100 bizkar frogan txapeldunorde geratu da. Yoli Pastorrek ere hiru domina lortu ditu Zarauzko Master Sarian.

Joan den asteburuan, Euskal Herriko Neguko Absolutuen Txapelketa jokatu zen eta Itsa­so Tolosa igerilari hernaniarra (Buruntzaldea IKT taldea) txapeldun izan da 200 bizkar frogan, bere marka berdinduz. Junior mailan izan da txapeldun, eta absolutuan, hirugarrena. Beraz, urrezko eta bron­tzezko dominak lortu zituen. Horrez gain, 100 bizkar frogan txapeldunorde geratu zen. Be­re marka pertsonala ere segundo batean hobetu zuen 1’07’’36 eginez. 50 bizkar frogan ezin izan zuen bere marka hobetu, baina laugarren sailkatu zen eta 100 tximeleta frogan, ezin izan zuen bere marka hobetu. Tolosak Open Txapelketan hartuko du parte datorren as­te­buruan. Malagan izango da. Pastorrek saio ederra Buruntzaldea IKTko masterrek Zarauzko II Master Sarian parte hartu zuten asteburuan. Tartean zen Yoli Pastor hernaniarra eta hiru domina lortu zituen. 50 bizkar frogan F2 kategoriako bigarren postua lortu zuen 39’’94 eginez. 100 estiloak frogan ere bigarren geratu zen 1’27’’03 denborarekin eta 100 libre frogan, hirugarren 1’16’’63 markarekin. 4x50 estiloak errelebo mixtoan ere parte hartu zuen. Taldea 6garren sailkatu zen eta bizkar estiloan Pastorrek froga indibidualeko marka hobetu zuen 39’’22 eginez. Txapelketa bukatzeko, 4x50 libre erreleboan aritu zen emakumezkoen taldean eta bigarren geratu zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!