Azken zazpi urteetan egin bezala, aurten ere Hernaniko Txistulari Jaialdia antolatu dute Musika Eskolako txistulariek, Hernaniko Goizetik Txistulari Taldeak eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteak. Asteburu honetan izango da. Larunbatean, Txistulari Gazteen Txapelketa izango da eta inoiz baino gaztetxo gehiagok eman dute izena aurten. Goizean 37 bakarlari jardungo dira txistu eta danbolinaz: 12 urtetik beherakoen kategorian 16, eta 13-16 urte bitartekoenean 21. Arratsaldez, berriz, 10 taldek joko dute. Denera, 9 eta 16 urte bitarteko 65 txistulari eta atabalari inguru. Ia Euskal Herri osotik agertuko dira Hernanira: Agurain, Atarrabia, Azpeitia, Bera, Berriozar, Bilbo, Doneztebe, Donostia, Durango, Ezkirotz, Gasteiz, Hernani, Irun, Iruñea, Pasaia, Tafalla, Zestoa eta Zizur Txikia.
Egun osoko topaketa
Igandean, 10:00etan, inguruko txistulariak elkartu (Hernani, Donostia, Lasarte, Pasaia...) eta egun guztian zehar herriko kale eta plazetan ibiliko dira. Bazkaria ere egingo dute Santa Barbara elkartean.
EGITARAUA:
Martxoak 24, larunbata
Txistulari Gazteen Txapelketa
11:30etan, Milagrosan:
- A (12 urte arteko bakarlariak) eta B (13-16 urte bitarteko
bakarlariak) kategoriak.17:00etan, Milagrosan:
- D kategoria (taldeak) eta sari banaketa.
Martxoak 25, igandea
Txistulari Topaketa
10.00etan, elkartzea eta diana.
12:30etan, ttun-ttuna Plaza Berrin. Kalejira eta dantzarako doinuak (eguraldi txarrarekin, udaletxeko arkupetan).
14:00etan, bazkaria.
18:00etan, kalejirak herriko kale eta plazatan.