Datorren asteburuan izango da Gipuzkoako Ligako azken estropada Urdazuri ibaian, Donibane Lohitzunen. Ligari amaiera emateaz gain, estropada hori Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen estropada ere izango da. Larunbateko estropadan maila bakoitzean aurrena geratzen diren zortziek hartuko dute parte txapelketako finaletan, hau da, apirilaren 1ean. Hernaniko batelentzat helburua finaletarako sailkatzea izango da eta txapelketa irabazteko lehian sartzeko lau aurrenekoen artean izan beharko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!