Igandean, Loiolan jokatu zen Hernaniko arraun elkarteak antolatutako batel ligako estropada. Aurreko estropadetan bezala, Hernaniko batelak aurreko postuetan sartzeko lehian ibili ziren. Neska infantilek bosgarren postua eskuratu zuten Orio irabazlearekin 10 segundo galduta. Mutil infantilak berriz, seigarren geratu ziren 16 segundotara. Kadeteak zortzigarren eta jubenilak zazpigarren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!