Gipuzkoaren jatorriari buruzko dokumentala, gaur Gaztetxean

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 21a, 01:00

Hernani, Andoain, Lasarte eta Usurbilgo gazte mugimenduek Jalgi Hadi Garaipenera! Buruntza taldea sortu dute. Bi helburu ditu: «eskualdeko gazteen arteko harremana bultzatzea eta Gaztelak Nafarroako erresuma konkistatu zuenetik 500 urte beteko direla eta, Euskal Herri mailan sortu den mugimenduari eskua luzatzea». 

Hori horrela, herri bakoitzean ekintza ezberdinak antolatu dituzte aste honetan zehar. Hernanin, esaterako, Gipuzkoaren jatorriari buruzko dokumentala eskainiko dute gaur, 19:30etan. Bihar, 19:30etan, hitzaldia emango dute herriko gazteek. Eta ostiralean, afari merienda eta Gartxot ipuinaren interpretazioa izango dira 20:30etan. Ekintza guztiak Gaztetxean izango dira.

Larunbatean, Amaiurrera
Ekintza nagusia larunbatean izango da. Amaiurrera irteera antolatu dute lau herrietako gazteek. Autobu­sean joango dira. Usurbiletik 10:00etan aterako da eta Hernanitik, Atsegindegitik, 10:15etan pasako da. Garinen dago izena emateko zerrenda. 

Amaiurrera, 11:00ak aldera iristeko asmoa dute. Ber­tan ba­tailaren berri emango dute gaztelua zenaren inguruan. Ondoren, Elizondora joan eta bertako gazteekin bilduko di­ra. Baz­kaldu ondoren, bost he­rrien arteko harremana sendo­tzeko asmoz, kantu saio bat eta joku erraldoi bat egingo du­te kultura eta historiaren inguruko ezagutza praktikan jarriz.

Sustraiak lantzen
Aste osoan zehar eta Amaiurren, Euskal He­rriaren eta herritarren sustraiak landuko dituzte. Hala azaldu dute: «Gure sustraiak deuseztea helburu duten agintariek beren helburua geroz eta gertuago ikusi dezakete gu ez bagara kontziente gure sustraiak non dauden». «Zu zeu nondik zatozen jakin nahi duzu edo denari uko eginda bizi, edonoren menpe, inongo arrazoirik izan gabe bere aurka joateko?». «Hurbil zaitez gugana eta jalgi hadi garaipenera denon artean garaipena hurbilago ikusiko baitugu». 

EGITARAUA:

Gaur

19:30etan, ‘Gipuzkoaren 

jatorria’ dokumentala Gaztetxean.

Bihar

19:30etan, hitzaldia herriko gazteen eskutik Gaztetxean.

Ostirala

20:30etan, afari merienda eta Gartxot ipuinaren 

interpretazioa Gaztetxean.

Larunbata 

Amaiur-elizondora irteera

10:15etan, autobusa Atsegindegin.

11:30etan, hamaiketakoa muxutruk.

12:00etan, azalpen-ekitaldia.

12:30etan, trikipoteoa.

14:00etan, bazkaria 

(norberaren esku).

Segidan, jolasak, argazkia...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!