Hasi da txapelketa, iaz baino 9 bikote gehiagorekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 21a, 01:00

Tilos 7 Pasa Pala Txapelketa herrikoiak sekulako arrakasta izan zuen iaz, estreinako urtean, eta aurten ere antolatu dute. Joan den astean hasi zen eta iaz baino 9 bikote gehiago ari dira lehian. Denera 42 bikotek eman dute izena: 33k mutiletan eta 9k nesketan. Iaz 29 bikote izan ziren mutiletan eta 4 nesketan. Txapelketa ekaina erdialdean bukatuko da. Orain ligaxka jokatzen ari dira eta aste honetan bigarren jardunaldia. He­re­negun eta atzo bezala, gaur eta bihar 3na partidu jokatuko dira Tilosetan 18:45etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!