Hernani Insitutua bere hezkuntza proiektua egiten ari da eta pedagogiatik datozen gaur eguneko proposamenak ere ezagutzeko asmoz, Violeta Nuñez gonbidatu du. Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea da berau eta pedagogian hainbat lan egina. Nuñezek Artisau-lanak eta teknologiak hezkuntzan: subjektu berriak izeneko hitzaldia emango du. Sandiusterrin izango da, arratsaldeko 18:00etan.
Bi gai izango ditu hizketagai: hezitzaileek gaur egun dituzten erronkak, hala nola, teknologi berriak, autoritate-guneak erortzea, ikasleek arreta galtzea... eta lan maila desberdinen arteko loturak eta ikasleen mugikortasunak duten garrantzia.