‘Faust’ pelikula mutua, The Silent Band taldeak zuzenean musikatua

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 21a, 01:00

Orain arte Hernani’n Musik ekimenean eskainitako ema­nal­diekin konparatuta, saio benetan berezia izango da os­ti­ralekoa. Zinea eta musika uztartuko dira. Hain zuzen, Faust pelikula mutua proiektatzen den bitartean, The Silent Band taldeak zuzeneko musika eskainiko du. Ema­nal­dia 20:00etan izango da Biterin eta sarrerak salgai daude dagoeneko Biterin bertan, 7 euroan.

Faust filma, F. W. Murnau zinemagile haundiarena da eta ahotsik gabeko zinearen lan preziatuenetakoa da. Eskainiko den bertsioa, Luciano Berriatuak egindako ikerketa lanaren emaitza da. The Silent Band 1999an sortu zuen Javier Perez de Azpeitiak film mutuak musikaz janzteko helburuarekin. Nazioarteko zenbait jaialditan parte hartu du taldeak, To­ron­ton eta Bolonian, besteak beste, eta Europan barrena bira arrakastatsuak egin ditu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!