Bilera 18:30etan izango da Kiroldegian. Taberna eta komertzioetan sinadurak biltzen ari dira, «eskola publiko laiko eta euskaldunaren alde».
Aurten bi urte beteko dituzten haur batzuen gurasoak, 20 hain zuzen, plazarik gabe geratu dira Langile ikastolan eta bilera deitu dute gaur, kaltetuak izan eta izango diren gurasoei zuzenduta. Arratsaldeko 18:30etan izango da Kiroldegian.
Hala azaldu dute: «Delegaritzak ematen digun irtenbidea da haurrak plazak hutsik dituzten ikastetxe publikoetan banatzea (tartean Ereñotzukoa, egunero autobusa hartzeak dakarren eragozpenarekin). Hala eta guztiz ere, sei haur plazarik gabe geratuko lirateke. Horren aurrean eskaintzen diguten irtenbidea da ikastetxe erlijioso kontzertatu batera eramatea haurrak».
Herritarrei elkartasuna eskatzen diete eskola publiko laiko eta euskaldunaren alde. Horretarako, sinadurak biltzen ari dira. Sinatzeko orriak taberna eta komertzioetan jarri dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!