Txinparta eta zapore gozoa nagusi

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 19a, 01:00

Lau konkistatzaileak ohorezko kofrade izendatu zituen Tolarea Sagardoaren Kofradiak, atzo, XVII. kapituluan.

Julian Iantzi, Jose Luis Korta, Juanito Oiarzabal eta Julen Madina izan ziren atzo, protagonista nagusi. Tolarea Sagardoaren Kofradiak ohorezko kofrade izendatu zituen, eta umore onez zipriztindu zuten sagardoaren alde zin egiteko ekitaldia.

Hamaiketakoa egin ostean, Hernaniko kaxkoan barrena desfilatu zuten txoko guztietatik etorritako kofradiek: Idiazabalgo gazta, Tolosako babarruna, Eibarko bakailaoa, Nafarroako esparragoa, Irungo izokina, Donostiako gastronomika...

Ekitaldi nagusia berriz, Biteri kultur etxean egin zen. Bertan, Agurra dantzatu zi­tzaien ohorezko lau gonbidatuei, eta aurrerantzean, sagardoaren alde egingo dutela zin egin zuten laurek.

Diploma eta medallak jaso ostean, gure sagardoa dastatu zuten omenduek, eta ez zuten denbora askorik behar izan bigarren tragoa eskatzeko, «oso gozoa, ederra!» zegoela eta.

Umorea ere ez zen falta izan. Iantzik mikrofonoa eskuratzea lortu, eta laster hasi zen El Conquistador programako kideei adarra jo-tzen. Publikoak algaraz eta barrez erantzun zien lau konkistatzaileen arteko bromei.
Azkenik, beren esker ona agertu zuten laurek, sagardoaren kofradia beraiekin gogoratu izanagatik. Bere­ziki, Julen Madina hernaniar famatuak.
Eguna borobiltzeko, ko­fradietako kideek eta omenduek Larre-Gain sagardotegian bazkaldu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!