Hernanik zazpi puntuko aldea behar zuen, eta sei puntukoa lortu du gaur Landaren, Ohorezko A mailara igotzeko play offean. Madrilgo Cisneros taldea igoko da beraz, mailaz, eta Hernanik beste lau partidu jokatu beharko ditu, helburu hori lortzeko. Partidua 13-7 irabazi du Hernanik, eta Madrilen 23-16 galdu zuten hernaniarrek. Landarera 2.500 lagun jaitsi dira gaur, eta sekulako giroa izan da, bai bertako eta bai Madrildik etorritako zaleek jarrita.
Beste aukera bat, aurten, A mailara igotzeko
Oraindik badu aukera, Hernanik, aurten Ohorezko A mailara igotzeko. Horretarako, Bera Beraren kontra bi partidu jokatu beharko ditu, eta irabaziz gero, promozioa, A mailako azkenaren kontra. Bera Beraren kontrakoa, martxoaren 25ean izango da.