Espondilitis degeneratiboa du Gari Arruartek,
gaixotasuna. erreumatikoa.
Nola diagnostikatu
diozue?
Hala da, espondilitisa gaixotasun degeneratiboa da, denbora pasa ahala okerrera egiten duen gaitza. Urteak zeramazkien arazoekin, eta espetxean zegoela, ikusmen arazoak izaten hasi zen. Orduan, begiko arazo bat zela esan zioten.
Ikusmenezko arazo horrek zerikusi zuzena du gerora diagnostikatu dioten gaixotasun degeneratiboarekin. Azterketak egin zizkioten, eta azkenean, Espondilitis degeneratiboa diagnostikatu diote; artikulazioak gogortzen dituen gaixotasuna da.
Gaur egun bizi duen egoera
zein da?
Urte batzuetan nahiko ondo eraman zuen gaixotasuna, baina duela gutxi gimnasioan ari zela, bizkarrezurrak krak egin zion. Horren ostean aztertu zuten bere osasuna. Gaixotasun oso mingarria da, eta analgesiko asko hartu behar izateaz gainera, gaitzak ez du sendabiderik. Mina kentzeko anti-inflamatorioak hartzen ditu. Baina ez da nahikoa; beste zenbait ariketa egitea egokia litzateke, eta kartzelan ezin ditu egin.
Deigarria da hain gazte diagnostikatu izana gaixotasuna, normalean 50-60 urte inguruan izaten baita. Gogorra da horregatik, gaztea delako eta gaixotasun progresiboa delako, pixkanaka okertzen delako. Lortu litekeen bakarra prozesu hori mantsotzea da, baina ez da gauza bera 50 edo 60 urterekin hastea edo Gariren kasuan bezala, 30 urterekin hastea.
Ze tratamendu beharko luke Arruartek?
2005 inguruan hasi zen kexuka, eta geroztik, ez du ariketa fisiko gogorrik egiten; horretara moldatu da. Gomendatu zitzaiona egin du urte hauetan, hau da, ariketak modu erregular batean egin, gehiegizko esfortzurik egin gabe. Tratamendu horren barruan dago esaterako, igeri egitea.
Horrelako gaixotasuna dutenentzat, errehabilitazio eta masajea egiteaz gain, gomendagarria da igeri egitea. Espetxean ordea, jakina denez, ezinezkoa da hori.
Oso dieta zorrotza, eta ariketa diziplinatua izanez gero, ondo eraman liteke gaixotasuna, baina pittin bat deskuidatuz gero, abiadura ikaragarria hartu lezake. Eta espetxe batean gauzak nolakoak diren jakinda, bigarren aukera da probableena.